• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa Low Cost Paketeak ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa
  • eus | es

PAKETE OSOA

Zerrendara itzuli



PAKETE OSOA


60 m2 arte:
880 €
60-150 m2 bitartean:
1000 €
150 m2 baino gehiago:
1200 €
  • Hasierako ikuskapena
  • Egungo egoerako planoak
  • Banaketa berria
  • Obra eta instalakuntzen planoak
  • Obra kontrola eramateko ikuskapena
  • Obra zuzendaritzako eskaeren kudeaketa
Irakurri dut eta onartzen ditut baldintzak


* Prezio guztiak BEZ gabe daude.

* Egingo diren ikuskapenak Zarautz edo Villabonatik kanpo badaude, 0,30€/km kobratuko da.

* Egiturari eragiten dioten lanak pakete hauetatik kanpo daude.

* Paketa hauek barne hartutako 150m2 baino gehiagoko etxebizitza edo lokalak, gehienez 300m2koak izango dira.

* Proiektuaren kopiak digitalean soilik emango dira.

* Tramitazio gastuak ez daude pakete hauetan sartuta (bisatua, erakundeetako tasak,…).

* Baimenen kudeaketa bezeroaren gain geratuko da.


1. Lehen azterketa eta hasierako ikuskapena:

Etxebizitzako lehen azterketa egingo da, eta hasierako aholku eta ideiak proposatuko; beharra ikusiz gero, dagokion udalean eraikinak zein baldintza zehatz bete behar dituen kontsultatuko da.

2. Egungo egorako planoak:

Etxebizitzaren egungo egoera planoak egiteko, beharrezko diren neurri eta xehetasunak aztertuko dira: barne banaketa, instalakuntzak, baoak … Ahalik eta azkarren, korreo elektroniko bidez bidaliko da planoa, lasai aztertu ahal izateko.

3. Barne banaketa berria:

Planoak eginda daudenean, bezeroaren beharretara egokitzen diren aukerak aztertuko dira, eta proposamen egokiena bidaliko da, eta bezeroak aztertuko du; beharrezko aldaketak egin ondoen, behin betiko planoak emango dira.

4. Obra eta instalakuntzen planoak:

Behin betiko planoak jarraituz, eraikitzen hasiko da: argiztapena, elektrizitatea, ur instalakuntza, saneamendua, eraikuntza xehetasunak, … Guztia ongi xehatua azken emaitza on bat lortzeko.