• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa Low Cost Paketeak ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa
  • eus | es
Parke Estalien Lehiaketa |Villabona| lotura duen irudia

Parke Estalien Lehiaketa |Villabona|



Kokapena: Villabona
Cliente: Villabona Udala
Data: 2015

Eremu zabaleko gunea da Arroako parke hau. Ikastetxe baten aurrean kokatzen da, eta bertan ume asko biltzen da. Umeak ez ezik, gaztetxoak ere elkartzen dira bertan, hainbat kantxa eta futboleko zelaia baitaude. Hau honela izanda, estaliko den guneak ezingo du enbarazu egin bertan biltzen diren taldeei. Baina aldi berean, babes leku bat eman behar zaio guneari.

Ezaugarri eta bete-behar hauek ikusita, guneari sarrera bat egitea proposatzen da. Gaur egun, nahiko izkutuan geratzen den eremua baita; izan ere, 8 pisutako eraikinez inguratua dago. Estalki honek beraz, estalia eskaintzeaz gainera, gunera bideratuko du jendea. Errepide nagusitik ere ikusiko da sarrera hau; orain arte ez bezala, jendea ohartaraziz jolas gune bat dagoela bertan.

Elementu eskultoriko bat bezala planteatu da , jendea erakartzeko asmoz. Honela, kirol eremuak ere indarra hartuko du, eta gune aberatsago bat izango da. Beirazkoa egitea pentsatu da, modu honeta itzal gutxiago emango duelako, baina babes gunea izaten jarraituko duelako.

Parke-parque-arquitecto-arkitektoak-zumaia-orio-tolosa-beasain-gipuzkoa