• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa Low Cost Paketeak ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa
  • eus | es

Eraikuntza zerbitzuak atal eta arlo guztietan: aurre proiektua edo oinarrizko proiektua, exekuzio proiektua eta baita obra zuzendaritza ere.

Eraikuntza faseak:

  • Aurre proiektua edo ideia proiektua.
  • Barne diseinua.
  • Oinarrizko proiektua.
  • Exekuzio proiektua.
  • Jarduera baimena.
  • Segurtasun eta Osasun azterketak.
  • Kalitatearen kudeaketa plana.
  • Obra zuzendaritza.
  • Obra amaierako agiria.
  • Eraikinaren liburua.

Birgaitze, bermatze eta berritzeen exekuzio eta zuzendaritza proiektuak; zaharberritze proiektu hauek beregain hartzen dituzte, besteak beste, eraikuntza egoeraren azterketak, eraikin edo eremuaren erreforma osoak, etab.

  • Gaur egungo egoera zein den adierazten duten txotenak, egoera hau hobetzeko aholkuak barneratuz hainbat arlotan: egitura, energia aurreztea, irisgarritasuna, hirigintza-arauak, eraikuntza-arauak, …
  • Aurre proiektua edo ideia proiektua.
  • Barne diseinua.
  • Fatxadak zaharberritzea eta kontsolidatzea.
  • Araudi berrirako egokitzapena, Eraikuntzako Kode Teknikoa (CTE).
  • Irisgarritasuna bermatzeko proiektuak.
  • Igogailua.
  • Traba arkitektonikoak kentzeko proiektuak.
  • Diru-laguntzen bideratzea.

Hirigintza eta planeamenduarekin erlazionatutako proiektuen erredakzio eta kudeaketa: hirigintza arauen aldaketak, hiri-antolamendu plan orokorra (HAPO).

  • Araudien aldaketak.
  • Plan partzialak.
  • Plan orokorrak (HAPO).
  • Plan bereziak (PERI, PEOU,…).
  • Birpartzelazioak.
  • Urbanizazio proiektuak.
  • Xehetasun azterketak.

Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, 200 artikuluan ezartzen du: “Katalogatutako edo babestutako etxe edo eraikinen jabeek, bai eta 50 urtetik gora dituen eta bizitegi-erabilera duen edozein eraikinen jabeek ere, 10 urterik behin teknikari fakultatibo bati agindu beharko diote ikuskapen bat egin dezan, etxe edo eraikinaren kontserbazio-egoera zein den zehazteko; ikuskapenen ondorioz egiten diren txosten teknikoetan ikuskapenaren emaitza azaldu beharko da.” EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoa azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuak arautzen du, eta hau, maiatzaren 20ko 80/2014 Dekretuak aldatzen du, irisgarritasunarekin eta eraginkortasun energetikoarekin lotutako edukia zabalduz, bai eta aurkezpen-epeak luzatzen ere.

Eraikinen ikuskapen teknikoen exekuzio eta erredakzioa:

  • Eraikinen ikuskapen teknikoak (EIT).
  • Eraikinen balioztatze txostena.
  • Aholkularitza teknikoa.
  • Aholkularitza EIT-ari dagozkion bideratze administratiboetan.

Apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak arautzen duenaren arabera, 2014ko ekainaren 1etik aurrera, saltzaileak erosleari Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eman beharko dio, etxebizitzaren gainontzeko agiri guztiekin batera; alokairuen kasuan, errentatzaileak errentariari eman beharko dio ziurtagiria. Derrigorrezko agiri honek, eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzea du helburu, horretarako beharrezko liratekeen birgaitzeak azalduz.

Ziurtagiri energetikoa:

  • Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria.
  • Ziurtagiriaren erregistroa.
  • Etiketa entregatzea.

Bezeroaren nahi eta beharretara egokituko diren barne diseinuko proiektuak, hasierako ideietatik abiatu eta azken akaberak xehatu arte.

  • Dekorazio proiektua.
  • Aurrekontuak.
  • 3D irudiak.
  • Altzarien diseinua.

Ikuskapen eta hainbat gairen inguruko txostenen kudeaketa:

  • Irisgarritasuna.
  • Energia aurrezteko egokitzeak.
  • Aurretiko egoerari buruzko txostena.
  • Instalakuntzak.
  • Egitura.
  • Patologiak.
  • Eraikinaren egoera hirigintza arloan.
  • Eraikinaren egoera arau eta legediarekiko.

Erakundeetarako baimenen eskaera eta bideratzea:

  • Jarduera proiektua.
  • Oinarrizko proiektua.
  • Exekuzio proiektua.

Obren kudeaketa eta zuzendaritza, kalitatearen bermearekin eta obrako epeak errespetatuaz.

  • Proiektuak behar dituen dokumentu osagarri eta zuzenketak idaztea.
  • Obrara bisitak.
  • Obrako ziurtagiri partzialak, bukaerako kitapena eta sustatzaileari aholkularitza.
  • Segurtasun eta Osasun Plana onartzea obrako segurtasun eta osasun koordinatzailea beharrezko ez den kasuan .
  • Obrako zuinketa eta dagokion akta prestatzea.
  • Behin behineko instalazioak, laneko baliabide osagarriak eta segurtasun eta higiene sistemak egiaztatzea
  • Gauzatze materialaren zuzendaritza .
  • Kontrol Planaren arabera, gauzatze materiala, materialen beraien eta instalazioen entseguak eta gainontzeko obrako unitateak egiaztatzea.
  • Gauzatutako obra- neurketak egiaztatzea.
  • Obra bukaerako ziurtagiria izenpetzea.
  • Argazki muntaiak.
  • Infografiak.
  • 3D modelatuak.
  • Maketak.

Obra bat aurrera eramaterakoan diziplina ezberdinek parte hartzen dute, eta jakina den bezala, nahiko zaila izan ohi da honen jarraipena egitea; horretarako, obraren kudeaketa osoa eramateko zerbitzu hau eskaintzen da.

  • Diru-laguntza eskaerak bideratzea.
  • Baimen eskaerak bideratzea.
  • Barne diseinua.
  • Materialen aukeraketa.
  • Aurrekontuak.
  • Eraikitzaile eta kontratistak aukeratzeko laguntza.
  • Eraikuntza eta dekoraziorako materialak aukeratzeko laguntza.
  • Gremio-koordinazioa.

Bezeroarekin aztertuko da ideia proiektua, eta dagokion araudia jarraituz proposamen arkitektoniko egokiena bilatuko. Proiektua berrikusiz honen bideragarritasuna bermatuko da.

Higiezinen salmentarako, xehetasun teknikoak barne hartzen dituzten planoak egingo dira.

  • Txosten teknikoak.
  • Aurrekontuak.
  • Jarduera txotenak.
  • Baimenen bideratzea.
  • Proiektuen bideragarritasuna.
  • Salmenta plana.
  • Diru-laguntzak bideratzea.

Eraikinaren badaezpadako mantenu eta kudeaketa eramango da, horretarako beharrezko diren ikuskapenak eginez eta hauetan aurkitutakoa dagozkien txostenetan jasoko da “eraikinaren liburua” osatuz. Eraikinak izan ditzakeen patologia eta hauen zergatiak garaiz atzeman ezkero, arazo hauei aurre egitea errazten du, eta honek eraikin egoki mantentzen laguntzen du; eraikuntzaren antolamendua arautzen duen 38/1999 Legeak dioen bezala, mantenu hau jabearen ardura da.

  • Lehen ikusketa: zonalde komunak eta etxebizitza eremuak aztertuko dira, eraikinaren eraikuntza xehetasunak jasoaz.
  • Mantenu eta erabilerari buruzko eskuliburua, obra atalen eta materialen zehaztasunekin.
  • Eraikinaren mantenua egokia izan dadin, atal ezberdinetan antolatutako egutegi bat finkatuko da.
  • Eraikina osatzen duten elementuak ikuskatzeko eta jabeek atzemandako arazoak aurkitzeko, bisita aurre-ikusiak egingo dira.
  • Ikuskapenen txosten xehatuak.
  • Eraikinaren Ikuskapen Teknikoari dagokion txostena betetzeko, hamargarren urtean egingo den ikuskapena.

Bezeroaren beharretara egokitutako prezio baxuko paketeak.

Eraikuntza, hiri multzo edo ondare gisa katalogatutako elementuak babestu eta berreskuratzea; gizarte eta ekonomia-baliabideak izateko aukera aztertuko da.

Ondarearen balioztatzea, baliabide turistikoak sustatze aldera.

  • Dinamizazio planak.
  • Plan bereziak.
  • Proposamen eta aurrekontuak.

Zerbitzu profesionalak eta hirigintza kudeaketetarako zerbitzuak:

  • Hirigintza balorazioak.
  • Merkatuaren laginak.
  • Promozioen egokitasun azterketak.
  • Higiezinen bideragarritasun azterketak, tir eta van.
  • Desjabetze prozesuak.
  • Higiezinen aktiboen balorazioa.
  • Eraikinen eraberritze kosteen balorazioak.
  • Eraikin berezien balorazioak.
  • Administrazioari aholkularitza, birpartzelazioak, jarduera unitateen balorazioak.

Genero ikuspegitik kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko bitartekoak eskaintzen ditugu: txostenak, aholkularitza teknikoa, parte hartze prozesuak:

  • Berdintasun diagnostikoak.
  • Berdintasun planak.
  • Genero ikuspegia proiektuetan.
  • Udal eta beste instituzioetako Berdintasun Arloei laguntza teknikoa
  • Generoa eta Hirigintza. Hiri Debekatuaren Mapak.