• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa Low Cost Paketeak ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa
  • eus | es

Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT)



ZER DA?

Eraikinaren kontserbazio-egoera zein den zehazteko egiten den ikuskapena da, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) deritzona. Berau, teknikari fakultatibo batek txosten teknikoa beteko du jasotako eta ikusitako kalte eta akatsak adieraziz.

Euskal Autonomi Erkidegoan, EIT hau hiru atalez osatua dago:

  • 1) Eraikinaren kontserbazio-egoera zein den zehazteko ikuskapena:

    • Kanpo nahiz barne jatorria duten kalteak, akatsak edo mantenu ezak sortutako arazoak hautemango dira. Horretarako, eraikinaren estalki, egitura, fatxada eta ur hornidura instalakuntzak aztertuz.
    • Eraikinaren kontserbazio-egoerari buruzko lehen diagnosia.
    • Kalteak, garrantziaren arabera sailkatuko dira hartu beharreko erabakiak zehaztuz.
    • Kaltearen larritasuna ikusi, eta beharrezkoa den interbentzioa adierazi.

  • 2) Irisgarritasunaren azterketa:

    Irisgarritasun baldintza orokorrak aztertuko dira.

  • 3) Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria

    Mota honetako ikuskapenak, eraikinaren kontserbazioa egokia izan dadin eta pertsonekiko izan daitezkeen arrisku eta kalteak ekidin ahal izateko egingo dira; ondarea balioztatuz, eta birgaitze garestiagoak ekidinez.

DERRIGORREZKOA

Ekainaren 30eko 2/2006 lurzoru eta hirigintza legeak, 200. artikuluan Eraikinaren Ikuskapen Teknikoak derrigorrezkotzat hartzen ditu zenbait kasuetarako; hauek, Euskal Autonomia Erkidegoan Azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuak eta Maiatzaren 20eko 80/2014 Dekretuak arautzen dituzte:

  • Babes bereziko eraikuntza edo eraikin multzoak.
  • 50 urte baino zaharragoak diren etxebizitza eraikinak.
  • Birgaitzeko lanak egiteko diru laguntza publikoak eskatu nahi dituzten eraikinak, nahiz 50 urte baino gutxiago izan.
  • Ordenazioz kanpo geratzen diren etxebizitza eraikinak.

* Isolatuak dauden familia bakarreko etxebizitzak derrigortasun honetatik at geratuko dira, gune publikoetara ematen duten fatxadarik ez badute.

Informazio gehiagorako: EIT GIDA