• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa Low Cost Paketeak ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa
  • eus | es

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria



ZER DA?

Eraikinak zenbat energia kontsumitzen duen eta atmosferara zenbat C02 igortzen duen jakiteko egiten den azterketa da eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria. Ziurtagiri honekin, etiketa bat ematen zaio eraikinari, etxetresna elektrikoek dutenaren antzekoa; honek, eraikina kolore eta hizki kodeen bitartez sailkatuko du, “A” eraginkortasun hoberena izango duena, eta “G” okerrena izanik. 10 urteko iraunaldia izango du, behin urte hauek pasata, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiri berri bat egin beharko da; hala ere, nahi denean berritu ahalko da, batez ere hobekuntzak egin badira eraikinean.

Eraikinean bizi denarentzako kalitate ziurtagiria da. Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, eraikinaren jabegoari besteekiko abantaila gisa ulertuko da, eraikina saldu edo alokatu nahi bada, ziurtagiri positibo bat izateak lagundu egingo baitu..

DERRIGORREZKOA

Ziurtagiria gauzatzea eta eguneratua izatea, eraikinaren jabearen ardura legala da. Ziurtagiria, tekniko kualifikatu batek egin beharko du; horretarako, eraikinaren ikuskapena egingo du hainbat arlo aztertuz: eraikuntza elementuak eta hauen konposizioa, bao eta arotziak, berogailu eta hozte-sistema eta ur bero sanitarioaren eta argiztapenaren instalakuntzak.

Apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak, ziurtagiriaren derrigortasuna finkatzen du:

  • Eraikin berriak.
  • Saldu edo alokatzeko dauden eraikin edo erakinen zatietan.
  • Entitate publikoren batek, 250m2ko azalera baino gehiago eta erabilera publikoa izango duten eraikin edo erakinen zatietan.

Salbuetsita geratuko dira:

  • Dituen ezaugarriengatik, irekita egongo diren eraikinak.
  • Babestutako eraikin edo monumentuak, ezartzen diren baldintzak betetzeko, eraikinean kalteak sortu beharko balira.
  • Kulturako eta erlijio eraikinak.
  • Bi urte edo gutxiagorako erabilpena izango duten behin behineko eraikinak.
  • Nekazaritza eraikin eta industrialak, tailerrerako eta garapen industrialerako guneetan eta bizitetxe ez diren kasuetan.
  • 50m2 baino gutxiagoko etxebizitza isolatuak.
  • Oin planta bakarrean garatzen diren eraikinak, bizitetxe nahiz izaera publikorik ez duten kasuetan eta pertsonekiko segurtasuna bermatua dagoenean.
  • Eraisteko erosten diren eraikina.
  • Lau hilabete baino gutxiagoko alokairua emango den etxebizitzak.