• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa Low Cost Paketeak ESPEZIALIZAZIOA: ‚ÄúBirgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala‚ÄĚ ikonoa
  • eus | es
Energia Ziurtagiria eskatzeko 4 Arrazoi lotura duen irudia

Energia Ziurtagiria eskatzeko 4 Arrazoi



Astelehena, 2016eko Urtarrilaren 04a

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, energia ziurtagiri bezala ere ezagutzen duguna, eraikin baten edo honen zatien energia eraginkortasuna ebaluatzen duen dokumentua da. Horretarako, zenbait faktore hartuko ditugu kontuan: kokapena, orientazioa, azalera erabilgarria, itxituren eta instalazioen prestazio termikoak eta tertziarioko eraikinetan, argiztapena ere bai.

Dokumentu hau derrigorrezkoa da 2007-2008 urtetik eraikin berrientzat. Aurretik eraikitako eraikinentzat ere badago derrigortasunik. 2013ko ekainaren 1ean onartu zuten errege dekretuan (RD 235/2013) salmentan edo alokairuan jarritako eraikin edo eraikuntza zatiek energia ziurtagiria izateko bete beharra ezarri zuten. Izan ezean, 600 eta 3000 euro arteko isunak jar ditzakete eta ziurtagiri honek 10 urteko baliozkotasuna du. Tartean nahi izanez gero berritu daiteke, adibidez, energia eraginkortasunari eragiten dion eraberritzerik egin bada (fatxadak, leihoak, instalazioak...).

certificado eficiencia energetica

Derrigorrezkoa da egitea, baina baita maizterrari honen berri ematea ere, kopia bat emanaz edo kontratua sinatzerako orduan energia ziurtagiria bere osotasunean emanda.

Eta zer abantaila du niretzat nire etxebizitza edo lokalaren energia ziurtagiria eskatzeak? Galdera honi erantzuteko argitu behar dugu ziurtagiriak ez duela CO2 igorpenei dagokien kalifikazioa bakarrik izan behar, energia kontsumoaren datuak ere eman behar dituela eta baita hobekuntza neurriak ere, zentzuzko inbertsio batekin energia kontsumo txikiagoak izatea ahalbidetuko dizkigutenak. Hemen dituzu, beraz, zure etxebizitza edo lokalaren energia ziurtagiria lortzeko lau arrazoi.


1_DIRUA AURREZTEA

Dirua aurreztea da ziurtagiria lortzeko lehen arrazoia. Badakigu energia hobekuntzek dirua aurreztea dakartela. Esaterako, zuen etxebizitzak urtean 2.200 euroko gastua badu eta neurri zuzentzaileren bat martxan jarrita kontsumoa 600 eurokoa izatera pasatzen bada, urtean 1600 euro aurreztuko genituzke. Baina inbertsioa altua izango al litzateke? Normalean (100m2ko etxebizitzetan), inbertsioak ez dira izaten 3.000 euro baina handiagoak, hau da, bi urtean egindako inbertsioa berreskura genezake eta ezarritako neurri horiek 15 urte edo gehiagoko bizitza izan ohi dute. Gainera, oraindik ere energia eraberritzetarako dauden diru laguntzak eska ditzakezu.   

Honetaz gain, duela gutxi Expansión egunkari digitalean argitaratutako berri batek zioen, A-E kalifikazioa duten higiezinen jabeek Ondare Higiezinen gaineko Zergan (IBI) hobariak izan ditzaketela 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera. Berri ona da hau aurrera eramaten bada behintzat, izan ere, hobari horiek %4-20 artekoak izan daitezke eta higiezinaren kalifikazioaren arabera. Horretarako, udaletxean energia kalifikazioa ziurtatu behar da eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria aurkeztuta.



2_KONTSUMITZAILEARI INFORMAZIOA ESKAINTZEA

Eraginkorragoak diren etxebizitzak eroslearentzat erakargarriagoak dira. Energia hobekuntzetan egindako inbertsioek higiezinaren balioa areagotzen dutela ulertzeko, aurreko datuak aztertu besterik ez dago. Esan bezala urtean 1.600 euro aurrezten baditugu eta inbertsioak 15 urteko bizitza edo balioa badu, guztira 24.000 euro aurreztuko ditugu 3.000 euro inbertituta. Aurrezte hau etxebizitzaren aktibo ekonomikoa da eta bere balio areagotzen du. Izan ere, etorkizun hurbilean, egin dugun balioaren areagotze hori, higiezinaren parte banaezin izatera pasako da eta kontsumitzailearentzat irizpide erabakiorra izan daiteke etxebizitza edo lokal bat edo beste aukeratzerako orduan.



3_GURE OSASUNARENTZAT KALTEGARRIAK DIREN ETA NEGUTEGI EFEKTUA AREAGOTZEN DUTEN IGORPENAK EKIDITEA

Guztiok dakigu atmosferara gasak igortzeak negutegi efektua areagotzen duela eta hori gure bizitzarako kaltegarria dela. Igorpen horiek badute eraginik gure inguruko bizigarritasun baldintzetan ere, batez ere hiri handietan, arnas aparatuko gaixotasunak eragiten dituzte eta atmosfera hondatzen dute. Ondorioz, ozono geruza zulatuz doa eta honek klima aldaketa azkartzen du. 

Arrazoi horrek soilik nahikoa beharko luke gure esku dauden erabakiak hartzeko eta horrela aipatu dugun inpaktua ahalik eta gehien gutxitu. Bada esandakoa, gure etxebizitza edo lokalaren energia kalifikazioan kuantifikatua dator, bertan dio zenbatekoak diren bakoitzak igortzen ditugun emisioak. Adibide moduan, 100 m2ko etxebizitza batek, urtean 7.000 kg-ko CO2 emisioak igortzen ditu bataz beste, hau da, urtean 7 tona etxebizitzako.



4_GUTXIAGO GASTATU ETA GURE ETXEBIZITZETAKO/LOKALETAKO EROSOTASUNA AREAGOTZEA

Gure etxebizitzaren girotzean eragiten duten faktoreak hauek dira: itxituretako energiak ihesak (hormak, leihoak, baoak...) eta konfort egoera batera iristeko sortu behar den energia. Galerak handiak badira, energia gehiago beharko dugu barruan sentsazio termiko bera lortzeko. Gainera, gauean (normalean girotze instalazioak itzali egiten ditugu) galerak handiak izango dira eta, beraz, goizeko sentsazioa deserosoagoa izango da eta kontsumo handiago bat beharko dugu egun zehar izaten dugun konfort baldintza horietara lehengoratzeko.

Gure energia ekoizpena garestiagoa bada (errendimendu txikiagoko instalazio zaharkituak) kontsumoa mantendu nahi badugu gutxiagotan jarriko dugu martxan eta, hortaz, urtaroaren arabera hotz edo bero sentsazioak izango ditugu. Egokiena kontsumo eta erosotasunaren arteko oreka bilatzea liteke, energia ihesak gutxitu eta makina eraginkorragoak jarrita. Gaur egun, posible da zentzuzko preziodun sistemak ipintzea eta kontsumitutako Kwh bakoitzeko lau lortzea, eta baita material isolatzaileen bidez, galerak %30raino gutxitzea ere.  

Berri ona litzateke azkenean ziurtagiria egitea erabakiko bazenu. Informaziorik behar baduzu, deitu zalantzak argitzeko!

Oraindik zure etxebizitza edo lokalaren energia ziurtagiririk ez badaukazu eta eskatu nahi baduzu:

Kale Nagusia 32-3¬ļ, Zarautz (Gipuzkoa)

Tel. 843 983 246 // 619 955 989

info@arkamiarkitektoak.eus