• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa Low Cost Paketeak ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa
  • eus | es
EIT TEKNIKOA AUKERATZEKO IRIZPIDEAK lotura duen irudia

EIT TEKNIKOA AUKERATZEKO IRIZPIDEAK



Astelehena, 2016eko Martxoaren 28a

Zein dira jabe elkargo batek jarraitu beharreko irizpideak, beraien eraikineko ikuskapen teknikoa egiteko profesional egokia aukeratzerako orduan?

  • TITULAZIO EGOKIA. Eraikinen ikuskapen teknikoak arkitekto teknikoek (aparejadoreak) zein goi mailakoek egin ditzaketen arren, goi mailakoak dira eraikinaren elementu guztiak bere osotasunean aztertzeko prestakuntza egokia dutenak.

  • Kontuan izan behar da ikuskapenaren EMAITZA NEGATIBOA bada, hau da egokitze lanak egin behar badira, udalak jabeei ?akatsen zuzenketei buruzko ziurtagiria? eskatuko diela. Horrekin batera, dagokion elkargo profesionalak bisatutako egokitze obren ziurtagiria ere eraman beharko da udaletxera.
  • Akatsen zuzenketei buruzko ziurtagiria obrak amaitu ondoren emititzen da. Horretarako proiektua behar bada (lanek egitura edo fatxada babestuei eragiten zietelako) GOI MAILAKO ARKITEKTO batek egina izan beharko du nahitaez, beste teknikoek ezin dute halakorik egin. Hori dela eta, hasieratik ez bada arkitekto bat hartu, fase honetan arkitektoa kontratatu beharko da horrek dakartzan gainkostuekin.
  •  Erabakietan INDEPENDENTZIA. Garrantzitsua da ikuskapen hauek egiten dituena ez izatea eraikuntza enpresa bat. Izan ere, hala balitz, emaitzak hasieratik kutsatuak egon litezke. Eraberritzean eta eraikinen ikuskapen teknikoetan lan egiten dugun bulegoek beti izaten ditugu lan egin ohi dugun eraikuntza enpresa lagunak edo konfiantzazkoak, baina horrek ezin du, EITaren emaitzan eragin inoiz. Tekniko bakoitza bere lanaren erantzule da. Horregatik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak baditu arkitektoek bete beharreko arau deontologikoak eta bera arduratzen da horiek betetzeaz. Norbaitek salaketaren bat jartzen badu, neurriak hartzen ditu.
  •  Teknikoek aurrekontu itxia aurkeztu behar dute, eta bertan eskaintza eta beste baldintzak ongi zehaztu: elkargo ofizialeko bisatuaren prezioa, udaletxearen administrazio kudeaketa, etab.
  • Ikuskapenaren tarifak ezin du emaitzarekin lotua egon. Emaitzaren (positibo edo negatiboa)araberako prezioak dudazko lanak dakartza, horrek teknikoen erabakitzeko irizpideak baldintza baitezake.