• Eraikinaren ikuskapen teknikoa (EIT) ikonoa Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ikonoa Low Cost Paketeak ESPEZIALIZAZIOA: “Birgaitzea, Zaharberritzea eta Ondarearen Kudeaketa Integrala” ikonoa
  • eus | es

Asteartea, 2017eko Urriaren 17a

FATXADAK BIRGAITZEA. SISTEMAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK.



FATXADAK BIRGAITZEA. SISTEMAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK.  albisterari dagokion irudia

Fatxadak birgaitzeko beharra izaten dute gure eraikinek tartean behin. Orain dela gutxira arte bi sistema erabiltzen ziren nagusiki: lehenengoa zarpiatuak zementuzko morteroekin konpontzean zetzan gero fatxada zenbait urtero pintatuaz, eta bigarrena berriz, monokapa motako zarpiatuak jartzean zetzan, teknikoki aukera aurreratuagoa. Bi aukera horiek, ordea, beste berri batzuengatik aldatzen ari dira orain, isolamendu termikodunak. Gaur egun, baldintza estetikoez gain, garrantzi handia ematen zaio energia aurrezteari eta mantenurik ez izateari. Horregatik, ondorengoak dira fatxada-sistema bat aukeratzerakoan kontuan hartu beharreko eskakizunak: -Isolamendu termiko eta akustiko ezaugarriak hobetzea, girotzearen energia kontsumoa murriztuz. -Fatxadako akaberen bizitza baliagarria areagotzea. Zarpiatu gaineko pinturak gutxi gora-behera 8-10 urte irauten ditu. Sate sistemarekin eraikitako fatxada batek edo aireztatutako batek, berriz, 50 urtetako iraupena izan dezake inolako mantentze lanik gabe. Beraz, aurrezte handietaz ari gara hitz egiten.




Osteguna, 2017eko Urriaren 12a

Energia Ziurtagiria eskatzeko 4 Arrazoi



Energia Ziurtagiria eskatzeko 4 Arrazoi albisterari dagokion irudia

Etxebizitzaren bat alokairuan edo salmentan jartzean energia ziurtagiria eskatu al dizute? Oraindik ez dakizula zer den energia ziurtagiria? Ez dakizu zergatik den beharrezko ziurtagiria lortzea? Ziurrenik zuetako asko egongo zarete egoera honetan, beraz, zaudete adi gaur energia ziurtagiria lortzeko oinarrizko lau arrazoi emango dizkizuegu eta. Etxebizitza saldu edo alokatu nahi duen kontsumitzaileak higiezinaren energia ziurtagiriaren berri izateko eskubidea du legearen arabera. Energia kontsumoa, CO2 igorpena, urteko energia aurrezpena? etxebizitza bat edo beste aukeratzeko irizpideak izan daitezke maizter edo eroslearentzat. Gainera, energia ziurtagiria izateak baditu beste zenbait abantaila ere, IBIan deskontuak kalifikazio ona izateagatik esaterako. Oraindik zure etxebizitza edo lokalaren energia ziurtagiririk ez badaukazu eta eskatu nahi baduzu: Kale Nagusia 32-3º, Zarautz (Gipuzkoa) Telf. 843 983 246 // 619 955 989 info@arkamiarkitektoak.eus




Asteartea, 2017eko Urriaren 10a

EIT TEKNIKOA AUKERATZEKO IRIZPIDEAK



EIT TEKNIKOA AUKERATZEKO IRIZPIDEAK albisterari dagokion irudia

Eraikinaren ikuskapen teknikoa pasa behar duzue eta ez dakizue nor kontratatu lanak egiteko? Hemen dituzue profesional egokia aukeratzeko zenbait irizpide.